Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Udako ordutegia Gazte Informazio Puntuan

.

2021·06·18


Urnietako Gazte Informazio Puntua udako ordutegiarekin funtzionatzen hasiko da ekainaren 21etik aurrera.

  • Irailak 3 arte: astelehenetik ostiralera 10:30-13:00
  • Abuztuan: itxita

Gazte Informazio Puntua herriko gazteentzako informazio eta aholkularitza bulegoa da ondorengo gaietan: lana, ikasketak eta sexualitatea, besteak beste. Halaber, txartelen tramitazioa (ikasle, gazte, aterpekide...) gauzatzen laguntzen da bertan, eta bidaia giden mailegua ere eskaintzen du.

Jolasen mailegu zerbitzua

Urnietako herritarrei jolas desberdinak ezagutzeko aukera eskaintzeko helburuarekin jolasen mailegu zerbitzua jarri zuen martxan Udalak Gaztelekuaren eta Gazte Informazio Puntuaren eskutik martxoan

Horrela, beraien etxeetara, 7 egunez, katalogoko jolas desberdinak eraman eta horiek frogatzeko aukera eskaintzen da. Aukeran dagoen katalogoa ezaugarri desberdinetako 60 jolas inguruk osatzen zuten hasieran: banakakoak, taldekakoak, euskarazkoak, kooperatiboak. Orain, jolas berriak iritsi dira eta eskaintza zabaldu da.

Zerbitzu honen erabilera ordutegia ere aldatu egin da udarari begira eta astearte, asteazken eta ostegunetan eskainiko da 10:30-13:00 bitartean.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA