Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2023·03·15
Herriko emakumeen ahalduntze-prozesuak bultzatzen jarraitzeko asmoz, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa aurkezten du. Programazioa apirila eta ekaina bitartean garatuko da eta ekintza gehienak Lekaio kultur etxeko areto nagusian izango dira.
Eskaintza
Eskaintzari dagokionean, lau ekintza desberdin izango dira. Emagin elkarteak irakurketa tailer feminista eskainiko du. Garbiñe Larrearen eskutik “Sendabelarrek dakitena” hitzaldia izango da entzungai. Horretaz gain, 3 Zineforum egongo dira AMHER-ek gidatuta, eta, baita, autodefentsa feminista tailerra ere.
Izen ematea
Jabekuntza Eskolako ekintzetan parte hartu nahi duten emakumeek martxoaren 29tik apirilaren 4ra arte eman beharko dute izena.
- Bertan: astelehenetik ostiralera 7:30-14:30 edo 943008000
- Gazte Informazio Puntua: astelehenetik ostegunera 16:45-19:00 edo 943034339/650250356
- Online: www.urnieta.eus
Zaintza zerbitzua
Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza hasi baino 15 egun lehenago eskatu beharko dute.
EGITARAUA
IRAKURKETA TAILERRA
Emagin elkarteko Maider Avaristo Iziarrek gidatuta
Irakurle taldean ahalduntze-kontzientzia feministan sakonduko da. Askotariko irakurgaiak landu eta trukerako gune bat sortuz.
- Eguna: maiatzak 4 eta ekainak 1
- Ordutegia: 17:30-19:30
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: elebitan
- Matrikula: Urnietan erroldatuak 5 euro eta erroldatu gabeak 10 euro
ZINEFORUM FEMINISTA
AMHER-eko Su Hernandez Apariciok gidatuta
Hiru saioen ardatza: emakume migratuek bizi eta jasaten dituzten talka kulturalak ikusaraztea eta haiekin enpatizatzen saiatzea.
Lehenengo filmak umoretik jorratzen du, bigarrena drama bat da eta hirugarrena testigantzak biltzen dituen dokumental bat da.
“París a toda costa” (95min). Zuzendaritza: Reem Kherici
- Eguna: apirilak 19
- Ordutegia: 18:00-20:30
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: elebitan
Sinopsia: Mayak bere ametsak betetzea lortu du. Parisen lan egiten du moda aldizkari baterako. Baina bere bizitza 24 ordutan aldatzen da.
“El viaje de Nisha” (106min). Zuzendaritza: Iram Haq
- Eguna: maiatzak 16
- Ordutegia: 18:00-20:30
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: elebitan
Sinopsia: Nisha, pakistandar jatorriko gaztea, Norvegian bizi da bi kulturen artean. Gurasoek lezio bat ematea erabaki dute.
“Manzanas, pollos y quimeras” (85min). Zuzendaritza: Inés Paris
- Eguna: ekainak 6
- Ordutegia: 18:00-20:30
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: elebitan
Sinopsia: Dokumentalak, gure gizartean ahaztua eta ikusezin bihurtua dagoen emakume talde bati ahotsa eta aurpegia jartzen dio: emakume beltz afrikarrak.
LIBURU AURKEZPENA
“Sendabelarrak dakitena”: Garbiñe Larrea Iturralde
“Sendabelarrek dakitena” liburua aurkeztu eta sei sendabelarren inguruko kontakizuna egingo du Garbiñe Larrea urnietarrak. Aldi berean, emakumeok historian zehar gaiaren inguruan izandako ezagutzak azaleratuko ditu.
- Eguna: maiatzak 3
- Ordutegia: 18:30-20:30
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: euskara
AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA
Ez dugu sasi-salbatzalerik behar, gu geu gai gara. Egunero jasaten ditugun eraso sexisten aurrean erantzun eta balio justuagoetan oinarritutako harremanak eraikitzen ikasteko tailerra.
- Egunak: maiatzak 20 eta 27
- Ordutegia: 10:00-13:00
- Lekua: Boxgunea, erabilera anitzeko aretoa
- Hizkuntza: gaztelania