Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Txoritagaingo parkea berritzeko lanak hasi dira

.

2021·10·22


Urnietako Udalak Txoritagaingo parkea eraberrituko du, aurreko urteetako parte hartze prozesuetan herritarrek egindako eskaeretako bat aintzat hartuta.

Obrak aste honetan hasi dira, eta parkea amaitzen denean espazio moderno eta atsegina izango dute herritarrek, ingurunearekin lotuta egongo dena. Hain zuzen ere, horixe da erreformaren helburu nagusietako bat, eta, horretarako, kendu egingo dira itxitura hesia eta gaur egun hesi horren euskarri diren hormigoizko horma gehienak. Horrela, auzoarekin bat egingo duen espazio ireki bat sortuko da.

Joko berriak eta modernoak

Bestalde, espazioan dauden eta nahiko hondatuta dauden jolasak kenduko dira, eta, horien ordez, zurezko jolas berri eta moderno batzuk instalatuko dira, haurrak sozializatu eta haien trebetasunak indartzeko egokiak izango direnak.

Jolas berriek estimulazio sentsoriala, gaitasun motorren garapena eta haurren interakzio soziala eta fisikoa sustatuko dituzte, baita mugimendu askea ere. Gainera, kontuan hartuta pertsona bakoitza modu desberdinean erlazionatzen dela, ingurune berriak guztien inklusioan ere lagunduko du.

Eserlekuen uharteak

Segurtasun eremurako, berriz, jolasen azpian zoladura elastiko bat ipiniko da, hondoratuta, inguruko hormigoiaren kota berean.
Era berean, egurrezko eserleku uharte batzuk sortuko dira, haurrek eta gurasoek modu eroso batean atseden har dezaten.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA