Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Txalo produkzioak etxearen ‘Kanpora sartzen’ antzezlana ikusteko sarreren zozketaren irabazleak

2024·01·29


Txalo Produkzioak etxearen konpainiaren “Kanpora sartzen” antzezlana ikusgai izango da otsailaren 18an Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: otsailak 18
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 7 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gauzatuta, hauek izan dira irabazleak:

  • Axun Jauregi Aramburu
  • Koldo Tapia Garmendia
  • Maddi Ibañez Etxeberria
  • Maipi Iraola Urdangarin

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte.

Gainerakoentzat sarrerak (7 €) salgai daude Sarobeko bulegoan. Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00. Online ere eros daitezke sarrerak.

SINOPSIA: 2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia… Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan? Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.  Zuzendaritza: Aitziber Garmendia.  Interpreteak: Xabin Fernandez, Intza Alkain.  Ekoizpena: Txalo Produkzioak.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA