Trenbideko zubian dauden espaloiak zabalduko dira, irisgarritasuna hobetzeko eta oinezkoen igarotzea errazteko
2021·07·23
Trenbideko zubian dauden espaloiak 2 metroraino zabalduko dira eremu horretako irisgarritasuna hobetuz eta oinezkoen igarotzea erraztuz. Horretarako, gaur egun kotxeentzako dauden bi errailetako bat kenduko da, nahiz eta ibilgailuek bi norabideetan zirkulatzeko aukera izaten jarraituko duten, baina ez aldi berean. Seinaleak jarriko dira lehentasunak ezartzeko.
Herritarrek parte hartze prozesuan eskaturiko hobekuntza
Hobekuntza hau herritarrek aurreko urteetako parte hartze prozesuetan buruturiko proposamenetariko bat da, eta Udala esku-hartzeak aurrera eramaten ari da pixkanaka ekimen horiekin bere konpromezua berrestuz.
Igarobidea obrak gauzatu bitartean
Espaloiak zabaltzeko lanak hurrengo astean hasiko dira eta amaitu bitartean oinezkoentzat igarobidea bermatuta egongo da. Ibilgaileun kasuan berriz, herrigunetik industriagunera joateko aukera egongo da, alderantziz ordea ezingo da pasa. Beraz, landagunetik edo industriagunetik herrigunera sartzeko, ITV-ko biribilgunetik egin beharko da.
Hurrengo fasean gainerako espaloi zatia
Orain egingo diren lanekin zubiko espaloi zatia zabalduko den arren, hurrengo fase batean gainerako espaloi zatia zabaltzea aurreikusten da irisgarritasuna ibilbide osoan hobetzen saiatzeko asmoz.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.