Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Treba Gurasoak ekimenaren bigarren hitzaldia otsailaren 14an, familiako komunikazioari buruz
2024·01·31
- Hitzaldirako izen-ematea zabalik dago eta gainera, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da. Hau eskatzeko azken eguna otsailaren 6a izango da bigarren konferentziarako.
Urnietako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, "Treba Gurasoak" ekimenaren hiru hitzaldi antolatu ditu 2024rako. Hitzaldi horien helburua da familiei funtsezko tresnak eta ezagutzak eskaintzea, gurasoen eta seme-alaben arteko hazkuntzarekin eta komunikazio eraginkorrarekin lotutako gai garrantzitsuei heltzeko.
Osasun mentala eta nerabeei buruzko lehen hitzaldia arrakastaz eta herritarren parte-hartze zabalarekin gauzatuta, bigarrena otsailaren 14an izango da:
2. hitzaldia: Komunikazioa familian. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzea
- Data: otsailaren 14an, 17:30ean
- Lekua: Kiroldegiko Kultur Etxea
- Hizlaria: Leyre Cano
- Helburuak: komunikazio enpatikoa eta asertibitatea ulertzea, entzumenaren eta komunikazioaren kalitatea hobetzea, hitzik gabeko komunikazioaz jabetzea, emozioak eta beharrak identifikatzea, konponbide fisikoak eraikitzen ikastea.
3. hitzaldia: Lagunen arteko harreman osasungarriak
- Data: martxoaren 5ean, 18:00etan
- Lekua: Kiroldegiko Kultur Etxea
- Hizlaria: Nerea Mendizabal (Euskaraz)
- Helburuak: gurasoek beren seme-alaben lagunartean duten zereginari buruz hausnartzea, gatazketan noiz eta nola esku hartu argitzea edo seme-alabekiko gatazketan laguntzeko baliabideak eskuratzea.
Hitzaldietarako izen-emateak zabalik daude eta hainbat kanalen bidez egin ahal izango dira, Bertan-en, GazteInfon eta gazteinformazioa@urnieta.eus helbide elektronikoa barne. Horrez gain, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da. Hori eskatzeko azken eguna otsailaren 6a izango da bigarren hitzaldirrako eta otsailaren 26a hirugarrenerako.
Urnietako Udalak hitzaldiak antolatzen parte hartu duten guztien laguntza eskertu du eta herriko familientzako ezagutza eta laguntza iturri izatea espero du.