Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Trafiko oharrak Sanmiel jaiei begira

2023·09·26


Sanmiel jaien ospakizunak eta prestaketak direla hainbat trafiko itxiera izango dira egun hauetan.

Pintore kalea, txosnak

Aurten txosnak kiroldegiaren aurrean kokatuko dira, eta, ondorioz, urriak 3 arte trafiko mozketa izango da Pintore kalean.

Idiazabal kalea

Idiazabal kalean Zaldundegi plazaren paretik Goimendi pareraino dagoen errepidea berriz, irailak 29-urriak 1 bitartean egongo da itxita. 

San Joan plaza

Irailak 27 - urriak 1 bitartean Etxeberriko biribilgunetik datorren trafikoa Maximo Yurramendi kalera bideratuko da. Arantzubi aldetik San Joan plaza itxita egongo da, San Joan 11 parean. Azkorte kalera sarrera, Geltoki kalean behetik gora izango da.

Errekalde, barrakak

Errekalde kaletik Idiazabal kalera irteteko aukera egongo da baina ez bertara sartzekoa. Horretarako Itsaspeko aldaparen errepidetik egin beharko da bidea.

Autobus geltokia

Idiazabal kalean mozketak irauten duten bitartean bi autobus geltoki egongo dira:

  • Elkarteen etxearen ondoko biribilgunean.
  • Ermotegiko biribilgune berrian.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA