Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Senior Emakumezkoen Eskubaloiko Kopa jokatuko da irailaren 23an, Urnietan

.

2023·09·14


Eskubaloia atsegin dutenek hitzordu berezia izango dute irailaren 23an, izan ere, Urnietako udal kiroldegiko pistetan jokatuko baita senior emakumezkoen eskubaloiko kopa Gipuzkoako Federazioak antolatuta eta Urnietako Udalak lagunduta.

Beraz, egun osoan zehar eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da eta herritarrek bertaratu eta partidak zuzenean jarraitzeko aukera izano dute.

Tailerrak eta erakusketa

Horretaz gain, beste bi ekintza izango dira egun horretan, tailerrak eta erakusketa hain zuzen.

Duela 50 urte, talde gipuzkoar batek liga titulua irabazi zuen lehen aldiz, Medina Gipuzkoak. Bada, balentria horrekin zerikusia duten hainbat objeturekin erakusketa bat ipiniko da kiroldegiko sarrerako eskaileretan. Herritarrek erakustea ikusteko aukera izango dute doan.

Tailerrak bestalde, txapelketako parte hartzaileei bideratuta egongo dira eta ondorengo gaien ingurukoak izango dira:

  • Zoru pelbikoa: zoru pelbikoa kontuan hartu gabe kirola egiteak nahasmendu handiak eragin ditzake, eta kirol-jarduera bertan behera uztkeo arrazoi garrantzitsua da emakume askorentzat. Saio praktikoak egingo dituzte.
  • Ile Osasuna: ez da kontuan hartzen baina orrazkera guztiek ez dute ilea berdin zaintzen. Hala, ilearen orrazkera arduratsuenak zein diren aztertuko da.

Beraz, eskubaloiaren jiran jardunaldi eder batez gozatzeko aukera izango da.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA