Santu Guztien Egunean hilerria bisitatzeko gomendioak
2021·10·27
Hurrengo astelehenean, azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna ospatuko da eta kanposantura jende asko gerturatu ohi dela kontuan edukita, Urnietako Udalak hainbat gomendio zabaldu nahi ditu dena modu ordenatu, kontrolatu eta egoki batean garatzeko. Izan ere, Covid-19aren pandemiak eragindako osasun-larrialdia amaitu bada ere positiboen datuek gora egin dute azken egunetan, eta beraz, arduraz eta erantzukizunez jokatzen jarraitu beharra dago:
- Musukoa erabili kanposantuaren barruan.
- 1,5 metroko distantziak errespetatu.
- Gel hidroalkoholikoa aplikatu sarreran eta irteeran.
- Hilerriaren beheko partetik sartu eta goiko aldetik irten.
Udal langileak eta Udaltzainak bertan izango dira, eta euren argibideak jarraitzea eskatzen zaie herritarrei.
Bestalde, kotxez joaten direnentzat aparkalekua ahalbidetuko da Erratzuko industriagunearen hasieran.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.