Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Sanmielei begira antolaturiko pala eta pilota txapelketetan izena emateko aukera irailak 12 arte

.

2023·09·08


Urtero bezala, esku pilota eta pala txapelketak antolatu dira kontzejupean Sanmiel jaiei begira Urnieta Kirol Elkartearen UKE laguntzarekin. Lehiaketak 5 mailatan banatuko dira eta mutil zein neskei bideratua egongo da:

  • Prebenjaminak: 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak.
  • Benjaminak: 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak.
  • Alebinak: 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak.
  • Infantilak 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak.
  • Helduak: 2009tik aurrera jaiotakoak.

Kirola eginez herriko jaietan parte hartzeko modu polit bat da, eta, beraz, bertan parte hartzera animatzen dira herritarrak. 

Izena emateko interesa dutenek Lekaio kultur etxetik pasa daitezke edo bestela, 943008033 telefonora dei dezakete irailaren 12ra arte.

Txapelketa irailaren 14ean hasiko da eta egun horretan parte hartzaile guztiek kontzejupean egon beharko dute 17:30ean.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA