Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Sanmiel jaiak 2023: udalaren balorazioa

.

2023·10·09


Aurtengo Sanmielek utzitako irudiak oraindik buruan ditugula, Udalak berauen balorazio positiboa egiten du eta esker oneko mezua zabaldu nahi die festak posible egin dituzten elkarte, talde, boluntario eta herritar guztiei. Era berean, festa egunetan lan egin duten udal langileen esfortzua ere eskertu nahi du. 

Udaleko Kultura atalak, Jai Batzordearekin elkarlanean, herritar guztiei zuzenduriko  programazio anitz eta aberatsa osatu zuen eta, eguraldia lagun, programaturiko ekintza guztiak normaltasunez gauzatu dira. Oro har, festetan inplikazio handia eta jarrera ona nagusitu dira. Hau bereziki ikusi da plaza jendez bete duten ekintzetan: txupinazoa, danborradak, dantza festa, txekor jate solidarioa edota irailaren 30ean egin ziren herri bazkarietan, non txosnagunean ia 500 pertsona bildu ziren eta 100dik gora plazan burutu zen paella jatean.

Segurtasunari dagokionez, Udaltzaingoak adierazi du, istilu puntualen bat gertatu den arren, jaiak giro onean igaro direla eta eraso matxisten inguruko salaketarik ere ez dela egon. 

Bestalde, dagokion batzordean ere gauzatuko da balorazioa hobetu daitezkeen gauzak eta xehetasunak aztertzeko eta hurrengo ospakizunei begira gauzak hobetzen jarraitzeko.

Mila esker Udalaren partetik jaietan parte hartu duzuen herritar guztiei. Berriro ere Mielaren bisitaren zain geratzen gara.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA