Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea San Miel jaietan janarien salmentarako denda-kamioia jartzeko eskaera egiteko epea abuztuaren 11n amaituko da
2023·08·03
2023. urteko San Miel jaiak irailaren 27, 28, 29, 30 eta urriaren 1ean ospatuko dira. Jaiegun horietan janarien salmentarako denda-kamioi bat jartzeko aukera eskainiko da Idiazabal 15n, taxien geltokian, hain zuzen.
Eskaerak abuztuaren 11 arte aurkeztu daitezke
Interesa dutenek eskaera aurkeztu beharko dute Bertan bulegoan (astelehenetik ostiralera 7:30-14:30) edo Urnietako Udalaren webgunean. Abuztuak 11 izango da horretarako azken eguna.
Behar izanez gero zozketa
Adierazitako epean eskaera bat baino gehiago jasotzen badira baimena zozketa bidez emango da. Kasu horretan, zozketa irailaren 11n egingo litzateke 13:10ean, Lekaio kultur etxean
Baldintzak
- Postuaren neurria gehienez 6 m2-koa izango da.
- Adjudikaziodunek ordaindu beharreko tasa 3,80 €/m2-koa izango da eguneko