Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea San Juan 42ko espaloia moztuta dago Plazido Muxika plazarako pasabide berria egiteko
2023·05·10
San Juan kaletik Plazido Muxika plazara sartzeko pasabide berri bat egiten ari da Udala eta obrek irauten duten bitartean San Juan 42-ko espaloia moztuta egongo da lanak segurtasun osoz gauzatu ahal izateko.
Oinezkoentzat eta ibilgailuentzat egokituta egongo den pasabidea ahalbidetuko da. Horrela, emergentziaren bat gertatzen bada, anbulantziek edo beharrezko ibilgailuek bertara arazorik gabe sartzeko aukera izango dute.
Udalak barkamena eskatzen du lanak gauzatzen diren bitartean sor daitezkeen eragozpenengatik.


