Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Renfek ordezko zerbitzua izango du, Adif-ek urriaren 28an eta 29an tren-trafikoan egingo dituen mozketengatik
2023·10·23
Trenbidearen azpiegituran urriaren 28an eta 29an egingo diren hainbat obra direla-eta, trenen zirkulazioa eten egingo da, bi noranzkoetan, Andoain eta Irungo geltokien artean, horretarako, ordezko zerbitzu bat jarriko da:
Andoain – Urnieta – Hernani – Donostia – Pasaia – Lezo/Errenteria artean eta itzuleran: zerbitzu alternatiboa autobusez.
Ordutegi bera ezarri da bi egunetarako. Donostian autobusak autobus geltokitik aterako dira (17tik 21erako dartsenak).
Renfek informazio hau helarazi dio Udalari eta Udalak zabaldu egiten du herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.