Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Prebentzio-neurriak indartzea erabaki du LABIren Aholku Batzordeak
2021·07·23
Azken egunetan egoera epidemiologikoak okerrera egin duela ikusirik LABIren aholku batzordeak prebentzio-neurriak indartzeko erabakia hartu du Covid 19k Euskadin eragindako kutsatzeen hazkundea geldiarazteko.
Neurri berriak
Dekretu berria gaur, uztailak 23, jarriko da indarrean, eta orain arte zeuden neurriez gain, ondorengo hauek ere hartuko ditu:
- Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da trantsitua duten hiri-inguruneetan. Gainera, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan nahitaez eta uneoro erabili behar da maskara, barrualdeetan zein terrazetan, salbuespen bakarra elikagaiak edo edariak hartzeko unea da.
- Gaueko 01: 00etara aurreratzen da merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak ixteko gehieneko ordutegia.
- Jarduera guztietan baimendutako gehieneko edukiera % 35era murriztu da lokal eta instalazio guztietarako, ostalaritzarako barne, dagoeneko kontratatuta dauden jardueretarako izan ezik; eta, gainera, murriztu egin da gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietako gehieneko pertsona-kopurua.
- Kutsatze-kasu batek edo kontaktu estuek nahitaez lagundu behar dute kutsatzeen miaketan. Dekretuak konfinatzeko edo berrogeialdia egiteko betebeharra ere ezartzen du, agintarien eta osasun-zerbitzuen jarraibideak betez.
- Herritarrei, beren autoerantzukizunean oinarrituta, autolimitazio boluntarioa eskatzen zaie, honako neurri hauek aplikatzeko:
-Gaueko ordu batetik seietarako mugigarritasuna mugatzea;
-Taldea gehienez ere sei pertsonatara mugatzea.
-Autokonfinamendua eta autoisolamendu pertsonala, lehen sintomak izan bezain laster; baita osasun-zerbitzuekiko komunikazioa ere.
Erabateko erantzukizuna
Testuinguru horretan, erabateko erantzukizuna, eta indarrean dagoen araudia zein prebentzio-neurriak zorrotz betetzea eskatzen da, egoerak okerrera egin ez dezan.