Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Postagain eta Errege Bidea
2025·01·23
Postagain baserri zaharraren inguruan hainbat esku-hartze egin dira. Ermotegiko eremua garatu da eta pump track pista eraiki da, besteak beste. Orain, parkea berritu egin da bankuak eta argiztapena jarriz. Baita gure historiaren zati bat jasotzen duen informazio-totema ere. Zehazki, Donostiako Automobil Zirkuitua (Lasarteko zirkuitua) eta Posten Errege Bidea aipatzen ditu, biak puntu horretatik igarotzen baitziren.
Udaletik gure udalerriaren historiaren apur bat gehiago ezagutzera eta parkearen ikuspegi zoragarriez gozatzera gonbidatzen ditugu herritarrak.