Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Plazido Muxika plaza ireki da estaltze lanak amaitu ostean
2023·10·06
Urnietako Udalak amaitu ditu Plazido Muxika plaza estaltzeko lanak eta dagoeneko erabilgarri dago. Aurrerantzean, urnietarrek euria egiten duen egunetan gune estali bat izango dute.
Herritarrek erabaki zuten Plazido Muxika plaza estaltzea Udalak herriko zein plaza edo parke estali erabakitzeko gauzatu zuen parte hartze prozesuan. Herritarrek erabaki zuten, halaber, estalkia Mugara Arquitectura SL-k aurkeztutakoa izatea, eta, ondorioz, zur laminatuzko egitura eta sandwich panelaz eta zelula polikarbonatoaz osatuta dagoen estalkia du plazak.