Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Plazido Muxika plaza estaliko da, parte hartze prozesuan boto gehien jaso dituen eremua izan baita

.

2021·06·08


Urnietako Udalak bi parte hartze prozesu jarri zituen martxan maiatzean. Bat herriko zein parke edo plaza estali erabakitzeko eta bestea 150.000 euro zertara bideratu erabakitzeko.

630 galdetegi

Urnietarrek bozkatzeko eta proposamenak aurkezteko aukera izan zuten maiatzaren 5etik 23ra arte. Epe horretan, 630 galdetegi jaso ziren bi prozesuetan. Horietatik 128 maiatzaren 14an eta 15ean jarri ziren informazio karpetan, 197 udalerriko hainbat lekutan ipini ziren buzoi eta kutxetan, 167 Udalaren webgunean eta 138 APP-an.

Jasotako galdetegi guztietatik 579 eman dira ontzat, gainerakoak baztertu egin dira behar bezala beteta ez zeudelako, edo parte hartzaileak Urnietan erroldatuta ez zeudelako edo 16 urte baino gutxiago zituztelako.

579 galdetegi horietatik 267 aurrekontu irekien prozesukoak ziren. Orain, Udaleko teknikariek proposamen guztiak aztertu eta lehenetsiko dituzte.

Herritarrek plaza nola estali erabakiko dute

Parkeen eta plazen prozesuan berriz, 312 galdetegi eman dira baliozkotzat. Horietatik 117k Plazido Muxika plaza estaltzea eskatu zuten, aukera bozkatuena izanik. Beraz, hau izango da Udalak estaliko duen eremua.

Orain, agiri teknikoak egingo dituzte plaza nola estali zehazteko ideia-lehiaketa bat irekitzeko. Jasotzen diren proposamenen artean, Udaleko teknikariek hiru aukeratuko dituzte, eta, ondoren, herritarrek bozkatuko dute hiru aukera horien artean.

Eremu bakoitzak jasotako bozka kopurua

  1. Plazido Muxika plaza: 117
  2. Etxeberri parkea: 72
  3. Burnibide parkea:  39
  4. Yurramendi parkea: 33
  5. Jakutegi plaza: 29
  6. Azkorte parkea: 10
  7. San Juan Iturri plaza: 8
  8. Berrasoeta parkea: 2
  9. Lizardi parkea: 1
  10. Txoritagain parkea: 1

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA