Parte hartze prozesuko karpak maiatzaren 14ean eta 15ean
2021·05·10
Urnietako Udalak bi parte hartze prozesu jarri ditu abian aurten ere herritarrak entzun nahi dituelako. Bat, herriko zein plaza edo parke estaliko den erabakitzeko, eta bestea berriz, hurrengo urteko aurrekontuko 150.000 euro zertan gastatu zehazteko.
Bi prozesu horien gaineko aurkezpenak egin ostean, eta informazio liburuxkak etxeetara banatu eta gero, informazio karpak jarriko dira bi egunetan herritarren ekarpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzen laguntzeko.
- Maiatzaren 14an: 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.
- Maiatzaren 15ean: 10:00etatik 14:30era San Joan plazan.
Photocall
Maiatzaren 14an photocall bat egongo da informazio karpan. Bertan parte hartzen duten pertsonei argazki bat aterako zaie eta argazki hori eramango duen oroigarri bat oparituko zaie.
Halaber, formularioak herriko puntu desberdinetan jarritako kutxa eta buzoietan entregatu daitezke, eta baita, webgunean eta APP-an bete ere maiatzaren 23 arte. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako edonork har dezake parte.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.