Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Parte hartze prozesuko karpa martxoaren 18an eta 19an

.

2022·03·14


Urnietako Udalak aurrekontu irekien parte hartze prozesu berri bat jarri du martxan aurten ere herritarrak entzun nahi dituelako. Horrela, herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak egiteko aukera dute 2023ko aurrekontuko 150.000 euro zertara bideratu erabakitzeko.

Prozesuaren gaineko aurkezpena egin ostean, eta informazio liburuxkak etxeetara banatu eta gero, informazio karpa jarriko da bi egunetan herritarren ekarpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzen laguntzeko.

  • Martxoaren 18an: 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.
  • Martxoren 19an: 10:00etatik 14:30era San Joan plazan.

Photocall

Martxoaren 18an photocall bat egongo da informazio karpan. Bertan parte hartzen duten pertsonei argazki bat aterako zaie eta argazki hori eramango duen oroigarri bat oparituko zaie.

Halaber, formularioak herriko puntu desberdinetan jarritako kutxa eta buzoietan entregatu daitezke, eta baita, webgunean eta APP-an bete ere martxoren 27 arte. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako edonork har dezake parte.

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA