Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Parte Hartuz Gipuzkoako Foru Aldundia bigarren fasea: 18 proiektuetatik 5 aukeratu beharko dituzte herritarrek

.

2021·07·02


Gipuzkoarrek 18 proiektuetatik 5 aukeratu beharko dituzte uztailaren 25 arte egingo den 2021eko Aurrekontu Irekien bigarren fasean. Otsailean eta martxoan egin zen ekimenaren lehenengo fasea eta, bertan, 2.371 proposamen jaso ziren 2.363 herritarrek hartu zutelarik.

Herritarrek aurkeztu zituzten ideia horiekin osatu dira orain berriro ere jendaurrera eramango diren 18 proiektuak. Aurrekontu Irekiekin, partaidetzaren eta entzute aktiboaren aldeko apustua egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Herritarren beharrak bertatik bertara ezagutzeko ariketa bat da, eta Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzeko herritarrek egindako proposamenak aintzat hartzeko balio du.

4 bide parte hartzeko

2021eko Aurrekontu Irekien bigarren fasean, parte hartzeko lau aukera daude: 

  • Etxez etxe banatuko dira berriro ere eskuorriak, eta gutun horretan bertan helmugan frankeatzeko posta vidalita.
  • Web orriaren bidez, gipuzkoa.eus/partaidetza atarian.
  • Foru Aldundiaren erregistroan eta herrietako erregistro publikoan.
  • Aldundian eta Gipuzkoako udaletan jarriko diren herritarren proposamenak biltzeko informazio-bulegoetan. 

18 proiektu 6 esparrutan banatuta

Fase honetan bozkatuen suertatzen diren proiektuak izango dira Aurrekontu Irekien laguntza lerroaren bitartez finantzatuko direnak, milioi bat euro guztira.

Aukeran ematen diren 18 proiektuak sei esparrutan banatzen dira:

  • Enplegua eta aktibazio ekonomikoa.
  • Gizarte arloa.
  • Gazteria
  • Adinekoak
  • Kultura-hezkuntza arloa.
  • Mugikortasun jasangarria

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA