Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Parte hartuz 2022: zertan inbertitu aurrekontuko 150.000 euro

.

2022·03·09


Urnietako Udalak herritarrak entzuten jarraitu nahi du eta parte hartze prozesu berri bat martxan ipini du 2023ko aurrekontuko 150.000 euro zertara bideratu erabakitzeko. Horrela, herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak egiteko aukera dute.

Prozesu honek bi fase izango ditu

  1. Herritarrek proposamenak aurkeztuko dituzte.
  2. Udaleko teknikariek jasotako proposamenen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertuko dute eta lehenetsi egingo dituzte 2023.urtean gauzatzeko.

Nolako proposamenak aurkez daitezke?

  1. Udal-eskumenekoak diren proposamenak, jarduera-arlo hauei lotuta: obrak, hirigintza eta mantentze-lanak.
  2. Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Gauzatzeko 50.000€ (BEZa barne) baino gehiagoko kosturik ez dutenak.
  3. Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzen dituzten proposamenak.
  4. Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesen gainetik jartzen duten proposamenak. 
  5. Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen duten proposamenak.

Nork parte hartu dezake?

16 urte baino gehiago dituen Urnietan erroldatutako edozein pertsonak parte har dezake bi prozesuetan.

Noiz arte bidal daitezke proposamenak?

Proposamenak martxoaren 9tik 27ra bitarte bidal daitezke.

Parte hartzeko bideak

  • Formularioa herriko toki desberdinetan kokatutako kutxetan utziz: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Egape ikastola (Lizardi eta Azkorte) eta Magale ikastetxea (Presentacion eta Salesiarrak). 
  • Formularioa udalerriko hainbat tokitan jarrita dauden postontzietan utziz.
  • Martxoaren 18an eta 19an informazio karpan:

Martxoaren 18an (ostirala): 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan.
17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.

Martxoren 19an (larunbata) 10:00etatik 14:30era San Joan plazan.

Martxoaren 18an photocall bat egongo da informazio karpan, anima zaitez eta gerturatu!

  • Udaleko webgunean dagoen formulario digitala betez.
  • Urnietako APP-aren bitartez.

Emaitzen jakinarazpena

Bestalde, emaitzen itzulketa egingo da. Informazio liburuxka bat sortuko da herritarrek eginiko proposamenetatik Udaleko teknikariek zeintzuk lehenetsi dituzten jakinarazteko eta 150.000 euroekin egingo diren hobekuntza guztiak komunikatzeko.

Aurreko urteetako parte hartze prozesuetan jendearen erantzuna oso ona izan da, eta oraingoan ere jendeak erantzutea espero du Udalak. Parte hartzera animatzen ditu herritarrak, haien beharrak ezagutu nahi ditu eta.

LH6-ko ikasleen partaidetza

Udalak partaidetzaren kultura errotu nahi du herritar guztien artean, baita 16 urtetik beherakoen artean ere. Horretarako, lanketa berezi bat burutu zen aurreko urtean estrainekoz prozesu orokorretik aparte Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleekin. Esperientzia oso aberasgarria izan zen eta aurten jarraipena emango zaio ekimen honi

Udalak aurrekontu irekien prozesura bideratutako 150.000 euroetatik gutxienez 15.000 erabiliko dira Urnietako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek egindako proposamenak gauzatzeko.

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA