Aplikazio habiaratuak
Albisteak
.
2022·11·11
Urnietako Udalak aurrekontu irekien parte hartze prozesu berri bat burutu du 2023ko aurrekontuan barneraturiko 150.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko.
Herritarrek proposamenak burutu ostean eta Udaleko lurralde saileko teknikariek proposamen horiek guztiak aztertu eta gero, dagoeneko erabaki dute zein hobekuntza egingo diren.
Hobekuntza horiek herritarrei komunikatzeko aurkezpen publiko bat egingo da azaroaren 16an, 19:00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian.
Udalak aurkezpenera joateko gonbita luzatzen die urnietar guztiei.