Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Parte Hartuz 2022: herritarrek proposaturiko 11 hobekuntza egingo dira

.

2022·11·17


Urnietako Udalak aurrekontu irekien parte hartze prozesu berri bat burutu du 2023ko aurrekontuan barneraturiko 150.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko.

Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izan zuten haien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten zituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak aurkezteko aukera martxoaren 9tik 27 arte. 

Epe horretan, 231 galdetegi jaso ziren. Horietatik 78 martxoaren 18an eta 19an jarri ziren informazio karpetan, 75 herriko puntu desberdinetan ipinitako buzoi eta kutxetan, 32 Udalaren webgunean eta 46 APP-an.

Galdetegiak beteriko pertsonak Urnietan erroldatuta zeuden eta 16 urte baino gehiago zituzten baieztatu ostean, 221 galdetegi eman ziren ontzat.

Udaleko lurralde saileko teknikariek proposamen horiek guztiak aztertu zituzten gero, prozesuaren hasieran zehazturiko baldintza teknikoak betetzen zituzten ikusteko, eta azkenik, jasotako proposamenetatik zeintzuk egingo diren erabaki dute. 

Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleen partaidetza

Bestalde, parte hartze kultura 16 urtetik beherakoen artean barneratzen jarraitzeko asmoz, bigarren urtez segidan, lanketa berezi bat burutu du Urnietako Udalak Egapeko eta Magaleko LH6ko ikasleekin prozesu orokorretik aparte. Horrenbestez, aurrekontu irekien parte hartze prozesuan haiek egindako proposamenak ere jaso dira.

Bi ikastetxeetako ikasleek lan bikaina burutu dute beste behin eta Udalak asko eskertzen die gauzaturiko lanketa eta erakutsitako inplikazioa.

Jasotako ekarpenen emaitza gisa, hauek izango dira 2023an gauzatuko diren hobekuntzak:

1. Pantaila akustikoak jarri 50.000€


Pantaila akustikoak jarriko dira autobiako ibilgailuen joan-etorriak sortzen duen zarata murrizteko.

2.Komun publikoa Berrasoeta parkean 45.000.€


Komun publiko bat jarriko da Berrasoetako parkean

3.Alariku parkea berritu 40.000€

Alariku parkea eraberrituko da bere erabilerarako egoera egoki batean utziz.

4.Burnibide parkeko futbol zelaiko lurra hobetu 3.000€ LH6

Burnibide parkean dagoen futbol zelaiko belar artifizialean hondar asko dago eta esku hartuko da eremuko egoera hobetzeko.

5.Berrasoeta parkeko eskaileren segurtasuna hobetu 1.500.€ LH6


Berrasoeta parkeko txirristraren ondoan dauden eskaileretan baranda bat ipiniko da bertatik igotzen edo jaisten direnek helduleku bat izan dezaten.

6.Berrasoeta parkeko futbol zelaiko lurra hobetu 2.000€ LH6


Berrasoeta parkeko futbol zelaiko lurrean koska dezente daude eta berdindu egingo da lurraren egoera hobetzeko.

7.Bizikletak uzteko gunea 1.000€ LH6


Bizikletak uzteko gune bat ipiniko da kiroldegiko sarreran.

8.Xesto-Kulunka jarri Ermotegiko parkean 5.000€ LH6


Ermotegiko eremuan eraikitzen ari diren etxebizitza berrien gunean parke bat egongo da. Bertan ezarriko da Iurramendi parkean dagoen xesto-kulunkaren antzeko bat eremuaren garapena amaitzen denean.

9.Bankuaren azpiko eremua berdindu 500€ LH6

Idiazabal kaletik Etxeberri plazara joateko dagoen eskailera-arrapalaren goiko partean kokatzen den bankuak inklinazio dezente du eta lurra berdinduko da bankua orekatuta gera dadin.

10.Zaborrontzi gehiago jarri Etxeberri plazan 1.000€ LH6


Etxeberri plazan jende asko elkartzen denez zaborrontzi txiki gehiago jarriko dira herritarrek hondakinak botatzeko aukera gehiago izan ditzaten.

11.Etenetako igogailuaren ondoan dagoen iturria egokitu 1.000€ LH6


Etenetako igogailuaren ondoan dagoen iturrian ura oso fuerte irteten da hasieran, eta esku hartuko da suabeago irten dadin.

Amaierako-txostena

Urnietako Udalak herritarren eskura jarri du azken txostena, aurrekontu irekien partaidetza-prozesuari buruzko informazio guztiarekin. Bertan, prozesuaren laburpena, 150.000 euroekin gauzatuko diren proiektuei buruzko informazioa eta onartu ez diren proposamenak zergatik ez diren aukeratu azaltzen duen erantzuna daude. Beraz, interesa duten herritarrek Udalaren web orriaren bidez eskura dezakete informazio hori guztia.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.