Parte Hartuz 2022: aurkezpen publikoa martxoaren 9an, 19:30ean, Lekaion
2022·03·07
Urnietako Udalak herritarrak entzuten jarraitu nahi du eta aurrekontu irekien parte hartze berri bat gauzatuko du. 2023ko aurrekontuko 150.000 euro bideratuko dira urnietarrek herriko auzoetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzetara. Horretarako, proposamenak egiteko aukera izango dute.
Aurkezpen publiko bat egingo da martxoaren 9an, 19:30ean, Lekaion, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko: zein epe izango duten herritarrek haien proposamenak aurkezteko, proposamen horiek onartuak izateko zein baldintza bete beharko dituzten, eta nortzuk izango duten parte hartzeko aukera, besteak beste. Halaber, aurten ere informazio karpetan photocall bat ipiniko da eta horren inguruko xehetasunak emango dira.
Beraz, hilaren 9ko aurkezpen informatibora joateko gonbita luzatzen die Udalak herritarrei.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.