Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Ospatu da legegintzaldiko azken udalbatzarra

.

2023·05·25


Hauteskundeen ostean aktak onartzeko bilkura bat egingo den arren, astearte arratsaldean ospatu zen legegintzaldiko azken udalbatzarra Urnietako Udalean.

Bertan, gai-zerrendako puntu guztiak aho batez onartu ziren. Udal hilerriko lurperatze, mantentze, garbiketa eta lorezaintza zerbitzu orokorraren” kontratazioa izan zen lehena. 

Horretaz gain, zerbitzu publikoak emateagatiko eta jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren IV. salbuespenak, murriztapenak eta hobariak puntuaren aldaketa aurrera atera zen. Aldaketaren helburua herritarrek Udalarekin eta gainerako administrazioekin duten harremana erraztea da, Udalak edo dagokion administrazio jarduleak eskura dituen dokumentuak berriro eskatu behar ez izateko.

Halaber, 2022ko kontu orokorraren, 2022ko finantza kontrolaren planaren ebaluaketa txostenaren eta 2023ko finantza kontrolerako planaren berri eman zen.

Azkenik, Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko koordinazio-protokoloa eguneratzea onartu zen eskaintzen den zerbitzua hobetu asmoz.

Agur mezuak

Zenbait zinegotzirentzat asteartekoa izan zen azken udalbatzarra, hurrengo legegintzaldian ez baitute Udalean jarraituko, eta batzuek agur testuak irakurri zituzten urte hauetan izandako bizipenak ezagutzera emanez eta euren esperientzia laburbilduz.

Urnietako Udalak herriarengatik egindako lana eta ekarperna eskertzen die guztiei, eta zorterik onena opa die.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA