Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Oraindik apunta zaitezke Udaberriko Emakumeen Jabekuntza Eskolako ekintzetara

.

2023·04·14


Herriko emakumeen ahalduntze-prozesuak bultzatzen jarraitzeko asmoz, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa aurkeztu zuen duela aste batzuk, eta oraindik leku libreak geratzen dira antolaturiko ekintzetan.

Eskaintza

Eskaintzari dagokionean, lau ekintza desberdin izango dira. Emagin elkarteak irakurketa tailer feminista eskainiko du. Garbiñe Larrearen eskutik “Sendabelarrek dakitena” hitzaldia izango da entzungai. Horretaz gain, 3 Zineforum egongo dira AMHER-ek gidatuta, eta, baita, autodefentsa feminista tailerra ere.

Izen ematea

Jabekuntza Eskolako ekintzetan parte hartu nahi duten emakumeek oraindik badute izena emateko aukera lekuak bete arte. 

  • Bertan: astelehenetik ostiralera 7:30-14:30 edo 943008000
  • Gazte Informazio Puntua: astelehenetik ostegunera 16:45-19:00 edo 943034339/650250356
  • Online: www.urnieta.eus

Zaintza zerbitzua

Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza hasi baino 15 egun lehenago eskatu beharko dute.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA