Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Opari-txekeak otsailaren 28ra arte erabili ahal izango dira

.

2022·01·21


Udalerria dinamizatzeko eta Gabonetan Urnietako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko helburuz, On Bizi merkatarien elkarteak diseinatutako eta Urnietako Udalak finantzatutako opari-txeke kanpaina gauzatu da.

Kanpainan parte hartu duten establezimenduetako batean edozein erosketa edo kontsumo egin zuten pertsonek txartel bat bete zuten establezimenduan bertan urtarrilaren hasierara bitarte. 

Zozketa

Txartel horiek bete zituzten pertsonen artean opari-txekeak banatzeko zozketa burutu zen urtarrilaren 8an Lekaio kultur etxean. 20 eta 30 euroko balioa duten opari-txekeak banatu ziren, horiek zein establezimendutan gastatu behar diren zehaztuz. Bada, horretarako azken eguna otsailaren 28 izango da, izan ere, egun horretatik aurrera ez dute baliorik izango.

Opari-txekeak Lekar Estilistas-en jaso behar dira

On Bizi merkatarien elkartea deiak egiten aritu da pertsona saridunei opari-txekeak egokitu zaizkiela jakinarazteko. Halaber, saridunen zerrenda prestatu dute kanpainan parte hartu zuten herritarrek txekeren bat tokatu zaien baieztatzeko aukera izan dezaten.

Opari-txekeak oraindik jaso ez dituzten pertsonek Lekar Estilistas establezimendura joan beharko dute bila.

On Bizi elkarteak eta Urnietako Udalak eskerrak ematen dizkiete urnietarrei kanpainan parte hartu izanagatik eta herriko komertzioa babesteagatik.

BEGIRATU PERTSONA SARIDUNEN ZERRENDA


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA