Ongi etorri ekitaldia azken hilabeteetan Urnietara iritsitako bizilagun berriei
2021·09·17
Udalak Urnietara azken hilabeteetan bizitzera etorri diren pertsona guztiei zuzendutako ongi etorri ekitaldia burutuko du irailaren 23an, 18:00etan, Lekaio kultur etxean Udal zerbitzu ezberdinak aurkezteko asmoz eta elkar ezagutzen hasteko helburuarekin.
Herrian bizi garen guztiok osatzen dugu Urnieta, bai Urnietan jaiotakoek, bai inguruko herrietatik edo Estatuko beste leku batzuetatik etorritakoek, eta baita munduko hainbat tokitatik iritsitakoek ere.
Aniztasuna, zalantzarik gabe, garapen eta berrikuntza iturri da; ezberdinen arteko elkarbizitzak gure komunitatea aberasten du eta Urnieta hobeago bat lortzeko ezinbestekoa da.
Urnietako bizilagun berriei gutuna bidali zaie ekitaldira etortzeko gonbidapenarekin eta gutun horretan zehazten da zein modutan baieztatu behar duten haien presentzia. Udalak ekitaldian parte hartzera eta elkar ezagutzera animatzen ditu bizilagun berriak.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.