Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Onddi, Arlegor eta Manttale inguruko lur-sailak garbitu dira

.

2021·07·20


“Goilarre” programari esker Gipuzkoako Lurralde Historikoko mendi publikoetako larreetan hobekuntzak gauzatzen dira. Programa horren barruan kokatzen dira Urnietako herri sailak, Adarra eta bere inguruak.

Lan horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak programatzen ditu, eta antolaketa horren baitan, Onddi, Arlegor eta Manttale inguruko sailak garbitu dira aurten, 24 hektarea hain zuzen. Horrela, mendietako larreen egoera hobetzen laguntzen da eta bertako abereentzat bazka hobeak lortzen dira.

Urnietako Udala larreen zaintza eta mantenua bultzatuz

Urnietako Udalak larreen mantenu eta hobekuntzetarako diru-sail bat bideratzen du urtero. Aurten, 6.000 euro erabili dira zeregin horretarako eta Foru Aldundiak ere ekarpena egin du. Elkarteak bere aldetik bere lana eskaintzen du.
Diru kopuru hori, larreen hobekuntzaz gain, eremuko bideak egokitzera, eta itxiturak eta ganadua behar den moduan kudeatu ahal izateko baliabideak jartzera bideratzen da.

Auzolana eta elkarlana

Urnietako mendi publikoetara ganadua eraman nahi duten ganaduzaleek Adarra-Usabelartzako elkarteko kide izan behar dute. Kide horiek, haien artean auzolanean jarduten dute, eta era berean, Udaletxearekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzen dira zaintza eta konponketa lanak eginez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA