Onda Vasca Urnietatik zuzenean
2022·11·16
Onda Vasca irratiak zuzeneko saioa egingo du ostegun honetan Urnietatik.
- Eguna: azaroak 17
- Ordua: 11:40-13:00
Saioaren lehen zatian Jorge Segurado Urnietako alkateak eta Luke Goñi zinegotziak hartuko dute parte. Beraiekin udalerriaren gaurkotasuna errepasatuko da eta, aldi berean, Udala lantzen ari den proiektuak azalduko dira.
Programaren bigarren zatian berriz, herrian dauden hiru kirol-guneetako arduradunek hitz egingo dute. Alde batetik, Mikel Urzelaik kontatuko du Ariman zer aurki daitekeen, Urnietan ireki berri den padel klub berrian. Angel Dosilek bere aldetik, ingurune pribilegiatuan kokatzen den Pitch and Putt-ak nola funtzionatzen duen azalduko du. Eta azkenik, zaldiak maite dituztenek Basitegi zaldi-klubean eskaintzen dena ezagutuko dute Vanesa Barriusoren eskutik.