Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi

.

2022·12·19


Aurten ere Egape Dantza elkarteak sustatuta, Txanbolin txistulari banda, Lourdes Iriondo musika eskolako trikitilari taldea, eta nola ez Egape dantza taldeko helduen taldearen parte hartzearekin, Gabonetako pertsonai xarmagarri hauen bisita jasoko dugu herrian. 

Hamargarren urtea da Olentzero eta Mari Domingiren etorreraz gozatu eta hauei eskutitzak entregatzeko aukera izango dutela herriko haurrek, beraiekin une goxoak partekatu eta argazkiak ateratzeko. Urteak aurrera egin ahala geroz eta jende gehiago hurbiltzen da etorreraz eta ilusioz betetako une liluragarri horretaz gozatzera.

Abenduaren 23an, arratsaldeko 17:30ean abiatuko dira Mari Domingi eta Olentzero Berrasoetako parketik, trikitilari, txistulari eta dantzariekin batera. Zubitxo eta Zaldundegiko plazetan, dantza taldearen saioez gozatu ahal izango da. Zazpirak aldera iritsiko dira San Joan plazara eta merezi duten harrera eskaini ondoren, Olentzerok eta Mari Domingik ongietorria emango diete etxeko txikienei. 

Harrera egin ostean, haur guztiek Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia atera, eskutitza eman, eta gaztain eta madalena goxoak dastatuz, ilunabar magikoaz gozatzeko aukera izango dute.

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA