Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Olentzero eta Mari Domingi bihar, abenduak 23, iritsiko dira Urnietara
2023·12·22
Urnieta abenduaren 23ko arratsaldean bi bisitari berezi hartzeko prestatzen ari da: Olentzero eta Mari Domingi. Arratsaldeko 17:30ean abiatuko dira Berrasoeta parketik trikitilari, txistulari eta dantzariekin.
Ibilaldiak Olentzero eta Mari Domingi San Joan plazara eramango ditu, eta 19:00ak aldera iristea espero da. Haur guztiek Olentzero eta Mari Domingirekin argazkiak atera eta gutunak emateko aukera izango dute.
Urnietako Udalak familia guztiak gonbidatzen ditu Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria egitera.