Odol emate saioa urtarrilaren 28an, Gaztelekuan, aurretiko hitzorduarekin
2022·01·14
Odol emate saio berri bat izango da urtarrilaren 28an, Gaztelekuan, 16:30etik aurrera. Azken hilabeteetan bezala ezinbestekoa izango da hitzordua hartzea.
Gaztelekuan
Azken boladan Lekaio kultur etxean gauzatu dira odol emate saioak, baina, orain, lekua aldatu da eta Plazido Muxika plazan kokatzen den Gaztelekuan egingo da.
Txanda aurretik hartu behar da
Odola eman nahi duten pertsonek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute txanda hatzeko: 943 00 78 85.
Sintomak dituztenak ez
Hori bai, katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatzen zaie.
Segurtasun neurriak
Odol ematea beharrezkoak diren segurtasun neurriekin gauzatuko da, eta horretarako, aipatu moduan, txandak banatuko dira odola ematera gerturatzen diren pertsonen artean jende pilaketak ekiditeko.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.