Odol emate saioa martxoaren 15ean, Gaztelekuan, aurretiko hitzorduarekin
2022·02·28
Odol emate saio berri bat izango da martxoaren 15ean, Gaztelekuan, 16:30etik aurrera. Azken hilabeteetan bezala ezinbestekoa izango da hitzordua hartzea.
Gaztelekuan
Azken aldian egin zen moduan Plazido Muxika plazan kokatzen den Gaztelekuan gauzatuko da saioa.
Txanda aurretik hartu behar da
Odola eman nahi duten pertsonek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute txanda hatzeko: 943 00 78 85.
Sintomak dituztenak ez
Hori bai, katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatzen zaie.
Segurtasun neurriak
Odol ematea beharrezkoak diren segurtasun neurriekin gauzatuko da, eta horretarako, aipatu moduan, txandak banatuko dira odola ematera gerturatzen diren pertsonen artean jende pilaketak ekiditeko.