Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Norbanakoaren konpromisotik onura kolektiborantz: birzikla dezagun
2021·10·01
Urnietako Udalak birziklapenaren gaineko kontzientziazio kanpaina bat aurrera eramango du herriko etxe guztietara hondakinak botatzeko eskura ditugun edukiontzien inguruko informazioa duten informazio liburuxkak banatuz. Honekin, birziklatzearen onuraz eta hondakinak behar bezala sailkatzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi ditu herritarrak.
Izan ere, 2017.urtean bilketa sistema berria ezarri zenetik garapena positiboa izan den arren, azken hilabeteetan erlaxazio puntu bat antzeman da, eta horrenbestez, Udalak gai honekiko konpromezu irmoa eskatzen die herritarrei, norbanakoaren ekarpenetik abiatuta onura kolektiboa lortzeko.
2017.urteko urrian bilketa sistema berria ezarri zenean bilketa selektiboaren batez bestekoa %51,5ekoa zen eta %71,4koa izatera iritsi zen 2019.urtean. 2020an aldiz, %71ra jaitsi zen, eta aurtengo urtarriletik uztailera bitartekoa %69koa izan da.
Beraz, ez dezagun utzi biharko gaur egin dezakeguna eta jarrai dezagun birziklapen arloan aurrerapausoak emanez.