Neska gazteentzako jabekuntza eskolan izena emateko aukera maiatzak 9 arte
2022·04·28
Udalerriko emakumeen* ahalduntze-prozesuak bultzatzen jarraitzeko asmoz, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa jarri zuen abian emakumeentzat*.
Programazio horren barruan neska gazteek protagonismo berezia izango dute, izan ere, proposamen bat garatu da haientzat bereziki Espazio Lunarrak (talde psikoterapeutiko holistikoa eta feminista) dinamizatuta egongo dena: “Neska gazteentzako Jabekuntza Eskola”.
Horren bidez, bereziki neska gazteen interesei eta beharrei erantzuten saiatuko da. Momentuz izena eman duten neskekin eskolaren egitaraua adostu berri da eta lehenengo saioa maiatzaren 13an izango da, 17:30ean, Lekaio kultur etxean. Genero estereotipo eta rolak, tabu eta mitoak landuko dira egun horretan. Gainerako saioen gaiak berriz, ondorengoak izango dira: lodifobia, nola egin aurre jarrera matxistei eta emakume erreferenteak historian zehar.
Izena eman maiatzak 9 arte
Oraindik plaza batzuk libre geratzen diren, eta, beraz, interesa duten neska gazteek izena emateko aukera dute maitzak 9 arte edo lekuak bete arte. Horretarako, ondorengo telefono zenbakira deitu edo whatsapp-ez idatzi beharko da.
- 688654548