Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Nerea Ariznabarreta eta Kepa Errastiren “Posdatarik gabeko gutunak” antzezlanerako sarreren zozketaren irabazleak
2024·01·03
Nerea Ariznabarreta eta Kepa Errastiren “Posdatarik gabeko gutunak” antzezlana ikusgai izango da urtarrilaren 14an Sarobe arte eszenikoen gunean.
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gauzatuta, hauek izan dira irabazleak:
- Ainhoa Jauregi
- Itsasne Urruzola
- Josean Jauregi
- Ainhoa Alberro
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte.
Gainerakoentzat sarrerak (7 €) salgai daude Sarobeko bulegoan. Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
SINOPSIA: Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da Postdatarik gabeko gutunak: bakarrizketa lagundu bat.
Mikelek bost urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du igorleak.
Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du, jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.