Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Neguko oporretarako ekintzak antolatu ditu Gaztelekuak
.
2020·12·18
Urnietako Gaztelekuak hainbat ekintza antolatu ditu neguko oporrei begira adin tarte desberdinetan banatuta.
• Abenduak 28: Txuri-urdinera irteera, LH6
• Abenduak 29: minigolf, DBH1-DBH2
• Abenduak 30: cars, DBH3-DBH4
• Urtarrilak 4: ginkana, LH6 (6ko taldeetan gehienez)
• Urtarrilak 4: gaueko ginkana, DBH1-DBH2
• Urtarrilak 5: diseinatu zure poltsa, LH6 10:00 eta DBH1-DBH2 12:00
Izena eman abenduak 22 arte
Bestalde, abenduaren 21ean, 22an eta 23an Gaztelekua irekita egongo da (adin tarte bakoitzak dagokion ordutegian joan beharko du) eta ekintzetarako izen ematea egun horietan gauzatuko da. Horretarako derrigorrezkoa izango da bazkide orria eta ekintza bakoitzerako baimen berezia sinatuta eramatea.
Ekintzen gainean zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehigarria nahi izanez gero Gaztelekuaren Instagram kontura (@gazteleku_urnieta) idatzi daiteke edo bestela, hezitzaileen telefono zenbakira deitu: 608928311
Ekintzak segurtasun neurri guztiak beteta garatuko dira eta antolatzaileek berauetan parte hartzera animatzen dituzte herriko nerabeak.
Para cualquier duda o información adicional sobre las actividades se puede escribir a la cuenta de Instagram del Gazteleku (@gazteleku_urnieta) o llamar al número de teléfono de las educadoras: 608928311
Las actividades se desarrollarán garantizando todas las medidas de seguridad y las organizadoras animan a los y las adolescentes del municipio a participar en ellas.