Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Nahitaezkoa da kirol-instalazioetan musukoa une oro erabiltzea, baita jarduera fisikoa egiten den bitartean ere
2020·11·09
Koronabirusaren transmisioa eteteko asmoz, mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzea helburu duten neurri berriak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Neurri horiek larunbatetik daude indarrean eta batzuk jarduera fisikoari dagozkio. Horrela, aurrerantzean ezinbestekoa izango da une oro musukoa erabiltzea udal kirol instalazioetan, baita jarduera fisikoa egiten den bitartean ere. Bestalde, Urnietako kirol instalazioak 21:00etan itxiko dira astelehenetik larunbatera, eta igandeetan, berriz, 14:00etan ohiko moduan.
Kardio eta muskulazio gela
Kirol instalazioen barruan kardio eta muskulazio gelak soilik erabil daitezke eta banakako erabilerarako bakarrik, gainerako eremuak itxita mantenduz. Kirol instalazioen prebentzio neurriei dagokienez, zorrotzak izaten jarraitzen dute jarduera modu seguru batean gara dadin. Hala, gela bakoitzeko pertsona kopurua mugatua da, toailak etxetik eraman behar dira, egunean 3 aldiz garbiketa eta desinfekzio lanak egiten dira, higiene postuak daude, segurtasun distantziak mantedu behar dira eta makina bakoitza garbitu behar da erabili ostean. Bestalde, momentuz ez dago aldagelak erabiltzeko aukera.
Kirol instalazioetara joateko ezinbestekoa da aurretiko hitzordua hartzea eta horretarako ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 943 00 83 28.