Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Nahikari Garcia fitxatu du Athleticek
.
2023·08·23
Nahikari Garcia aurrelari urnietarra bi denboraldirako fitxatu du Athleticek, 2025eko ekainaren 30era arte, hain zuzen. Garcia libre iritsi da Real Madriletik, azken bi urteetan bertan jokatu baitu.
Nahikari Añorga KE taldean trebatu zen eta 2013. urtean iritsi zen Realera. Bertan, klubeko golegile nagusia bihurtu zen 104 golekin. Halaber, 2019an txuri-urdinei Erreginaren Kopa eman zien gola sartu zuen.
Zorterik onena opa dizugu etapa berri honetan Nahikari.
Argazkia: Athletic Club