Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Musika eskolaren matrikulazio kanpaina 2021-2022 ikasturtea

.

2021·05·27


Lourdes Iriondo Musika Eskolan 2021-2022 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea maiatzaren 27an irekiko da eta ekainaren 4 arte egongo da zabalik. Horretarako, matrikularen inprimakia bete eta lourdesiriondo@urnieta.eus helbidera bidali beharko da.

Edozein zalantza izanez gero Lekaio kultur etxera deitzeko (943 00 80 33) aukera dago.

  • Astelehenetik asteazkenera: 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • Osteguna eta ostirala: 9:00-14:00

DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA + INFORMAZIO GUZTIA

Eskaintza zabala

  • Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.
  • Musika hizkuntza: edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko baliabidea. Astean ordubeteko bi saio.
  • Espezialitateak: pianoa, trikitixa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
  • Instrumentu taldeak: instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango du.

Funtzionamendua eta zerbitzuak

  • Ebaluazioa: ikasleak bi txosten jasoko ditu, bata otsailean eta bestea ekainean.
  • Kontzertuak: otsailean eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain musika jarduera desberdinak egingo dira.
  • Instrumentuen mailegua: ikasleek instrumentuaren mailegua eskatzeko aukera dute.
  • Ikasketa gelak: ikasleek ikasteko gelak izan ditzakete.

Ekainean zehar jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Interesdunak matrikula onartu ondoren, 50 euroko lehenengo kobrantza egingo da uztailean. Gainerako kuota 9 hilerokotan banatuko da, irailetik maiatzera. Kobrantzak matrikula eskeran adierazitako kontuan kargatuko dira.

Familia ugariek, familia ugariaren tituluaren kopia erantsi beharko dute. Era berean, tarifa-murrizketa eskatzen duten ikasle guztiek dagozkien ziurtagiriekin egiaztatu beharko dute.

DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA