Musika Eskolako ikasleek maiatzaren 17-24 bitartean dute aukera 2021-2022 ikasturterako matrikula berresteko edo baja emateko
2021·05·13
2021-2022 ikasturtea hurbil dago, eta Musika Eskolako ikasleek hurrengo ikasturtean jarraituko duten edo baja emango duten erabaki behar dute. Horretarako epea izango dute maiatzaren 17tik 24ra. Horretaz gain, jarraitzea erabakitzen duten III.musika-tailerreko ikasleek instrumentua aukeratu beharko dute.
Ezinbestekoa da baja komunikatzea jarraitu nahi ez bada
Baja eman nahi izanez gero, inprimakia bete eta ondorengo posta elektronikora bidali behar da: lourdesiriondo@urnieta.eus
Ikasle guztiei gutun bat bidaliko zaie informazio guztiarekin eta matrikulazio proposamenarekin eta baja jakinarazpenik jasotzen ez bada, matrikulazio proposamena onartzen dutela ulertuko da.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.