Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Mugara arkitektura estudioak aurkezturiko proiektua hautatu dute urnietarrek Plazido Muxika plaza estaltzeko

.

2022·02·01


Urnietarrek Mugara Arquitectura S.L-k aurkezturiko proiektua hautatu dute Plazido Muxika plaza nola estali erabakitzeko gauzatu den bozketan. Beraz, zur laminatuzko egitura eta sandwich panelaz eta zelula polikarbonatoaz osatuta egongo den estaldura izango du plazak.

Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek aukera izan zuten ideien lehiaketan hautatu ziren 3 proiektuen artean bozkatzeko abenduaren 17tik urtarrilaren 20ra bitarte. Bada, epe horretan 270 galdetegi jaso ziren. 124 webgunean, 74 APPan eta gainerako 72ak berriz, herriko puntu desberdinetan ipinitako buzoi eta kutxetan.

Horietatik 217 eman ziren ontzat. Gainerakoak, parte hartzaileak urnietan erroldatuta ez zeudelako, behin baino gehiagotan parte hartu zutelako edo galdetegia behar bezala beteta ez zegoelako baztertu ziren. Baleko galdetegien artean gehiengoak Mugararen proiektuaren aldeko hautua egin zuen diferentzia handiarekin:

  • 1.proiektua: 152
  • 2.proiektua: 41
  • 3. proiektua: 23

Parte hartzaile batek zurian bozkatu zuen.

Proiektua idaztea eta obra esleitzea hurrengo pausoak

Horrenbestez, herriko zein plaza edo parke estaltzeko abian jarritako parte hartze prozesuari amaiera eman zaio. Lehenik, herritarrek estali nahi zuten eremua hautatu zuten, Plazido Muxika plaza, hain zuzen. Ondoren, plaza nola estali erabakitzeko ideien lehiaketa bat egin zen. 5 proposamen jaso ziren ahalbideturiko epean eta horietatik 3 hautatu zituzten Udaleko teknikariek. Eta azkenik, herritarrak izan dira 3 aukera horien artean bozkatu dutenak.

Orain, Mugara arkitektura etxeak proiektua idatzi beharko du, eta, gero, obra gauzatzeko lehiaketa gauzatu beharko da. Behin obra esleituta plaza estaltzeko lanak aurrera eramango dira herritarrek eurek aukeraturiko estalkia ahalik eta azkarren erabilgarri izan dezaten.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA