Montefrio eta Manttaleko borda lotzen dituen bidean pinuak moztuko dira segurtasunagatik
2022·03·28
Montefrio eta Manttaleko borda lotzen dituen bideko pinu batzuk egoera txarrean daude eta pertsonentzat egoera arriskutsuan, erortzeko arriskua baitago haien egoeragatik.
Horrela, bertatik igarotzen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zion bidearen ondoan egoera txarrean dauden pinuak mozteko.
Ibilbidea moztuta egon daiteke lanak amaitu bitartean
Gaur hasi dira lan horiek eta Aste Santua baino lehen amaituta egotea espero da. Lanak egiten diren bitartean, mendizaleentzako pasabidea moztuta egon daiteke unean-unean, lanen beharren arabera.
Leku horietatik ibiltzen diren pertsonei arretaz eta zuhurtziaz ibiltzeko eskatzen zaie.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.