Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Mikel Campos urnietar gazteak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketako 300 metroko proban 16 urtez azpiko kategorian

.

2021·03·24


Mikel Campos urnietar gazteak pista estaliko Espainiako Txapelketan parte hartu berri du Oviedon, eta emaitza onak lortu ditu bertan, izan ere, 300 metroko lasterketan brontzezko domina eskuratu du 37,28 segundoko denborarekin eta 60 metroko modalitatean berriz, bosgarren postuan sailkatu baita 7,27 segundoko denborarekin. Camposek 15 urte ditu eta 16 urtez azpikoen kategorian lehiatu du.

Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun

Camposek Hernaniko atletismoko taldean entrenatzen du eta garapen handia izaten ari da azken urteetan. Meritu handiko emaitzak lortzen ari da atletismoko modalitate ezberdinetan. Horren erakusgarri da aurten 60 eta 300 metroko distantzietan Euskadiko eta Gipuzkoako txapelduna izan dela 16 urtez azpiko kategorian. Gipuzkoako txapelketa Anoetako belodromoan izan zen otsailaren 20an eta Euskadiko txapelketa berriz, astebete geroago ospatu zen.

Orain, uztailaren 17an eta 18an Lleidan jokatuko diren aire zabaleko Espainiako txapelketei begira jarraituko du lanean, eta, beraz, une honetan, hitzordu horretan parte hartzeko marka lortzen ahaleginduko da.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA