Mercader eta Lizartzaren arteko apustua urriaren 12an Xoxokan, 6 kilometro korrika eta ondoren segan ordu eta erdi osatu arte
2021·10·05
Iñigo Mercader segalari eta arraunlari hernaniarrak eta Mikel Lizartza segalari tolosarrak apustua jokatuko dute urriaren 12an Xoxokako belardian, 11:30ean hasita. Lehenik, sei kilometro korrika egin beharko dituzte, eta ondoren, segan arituko dira ordu eta erdi osatu arte. Apustuaren irabazlea belar kilo gehien ebakitzen dituen kirolaria izango da.
Iñigo Mercader azken bi urteetan arraunean aritu da Donostiarra B ontzian baina Gipuzkoako Sail txapelketan parte hartu eta hirugarren amaitu zuen Lizartzarengandik bost segundura. Hortik sortu zen erronka. Bi kirolariak burubelarri prestatzen ari dira eta ziur ikuskizun ederrra eskainiko dutela.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.