Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Mendi Film Festival-eko onena Urnietan

.

2023·09·12


Mendi Film Festival mendia, abentura eta natura uztartzen dituen zinema jaialdia da. Urtetik urtera bere ospea handituz joan da, arlo horretan munduko onenen artean lekua egitea lortu eta erreferente bihurtu arte.

Zanpatuz mendi elkartearen laguntzarekin Mendi Film festival-eko onena herrira ekarriko da beste behin. Hala, irailaren 21ean Saroben ondorengo 4 proiekzio hauek ikusteko eta istorio izugarriak ezagutzeko aukera izango da 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena eskuratu beharko da Saroben edo online.

Emanaldiak jatorrizko hizkuntzan izango dira, baina azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz egongo dira. 

IRETARGI


2022, Espainia, 3min
Zuzendaria: Janire Etxabe
Sinopsia: Otsoen ilargia, 2022ko otsaileko ilargi betea, Etxaurin. Dantza bertikalaren eta eskaladaren arteko fusioa. Ilargia orraztuz dantzan dabilen lamia, eta eszenarekin liluratuta dagoen kamera. Phelipe Eizagirrek, Yhabrilek eta Janire Etxabek gorpuztutako sekuentzia artistikoa.


THIS IS BETH


2022, Kanada, 18min
Zuzendaria: Jen Randall
Sinopsia: Beth Rodden historiako eskalatzailerik emankorrenetako bat da. El Capitanen igoera asko osatu ditu era askean, eta punta-puntako lehen igoera ugari ditu. Ibilbide arrakastatsu horrek, ordea, errealitate gogorra du atzean ezkutatuta: bere gorputz-itxurarekin eta barne-hizketaldi krudelekin borroka betean bizi zen Beth. Dinamika suntsitzaile hori eraldatzen asmatu du, ordea, eta eskaladari eta bere buruari zor dion maitasuna berraurkitu du.


FREE RIDER


2022, Frantzia, 33min
Zuzendaria: Jérôme Tanon
Sinopsia: Sam Anthamatten (eskia) eta Victor de Le Rue (snowboarda) Alaskako bazter basatienean muga berrien bila. Helburua: horma bertikalak konkistatzea konpromiso handiko bideetan, zein baino zein muturrekoagoa. Jérôme Tanon narratzaileak zintzotasunez eta sarkasmo ukitu batez deskribatzen du gertatzen ari dena. Haien azalean egotea zer den sentitu nahi du, “free rider” deiturikoak zerez eginak dauden, eta “freeriding”-aren helburuak eta edertasuna zein izan daitezkeen ulertu nahi du.


DE L’OMBRE À LA LUMIÈRE – FROM SHADE TO LIGHT


2022, Frantzia, 61min
Zuzendaria: Sébastien & Davina Montaz-Rosset
Sinopsia: Charles Dubouloz alpinista frantziarra lehena izan da Grandes Jorasses-en (Chamonix, Frantzia) ipar isurialdeko “Rolling Stones” bidea (5.10 A3, edo M8, 1.100 m) neguan eta bakarka eskalatzen. Zer pasatzen ote da haren burutik erronka historiko horri aurre egitean?

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA