Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Martxa nordikoko txapelketak Urnietan

.

2022·11·03


Martxa nordikoak hitzordu garrantzitsua izango du igande honetan Urnietan, izan ere, bertan jokatuko baitira Euskal-Nafar I Kopa eta Gipuzkoako III. Txapelketa. 

Ultreia Martxa Nordikoa Kirol Elkarteak antolatuko duen probak 3,88 km-ko zirkuitua izango du, eta parte hartzaile federatuek 3 aldiz inguratu beharko dute, guztira 11,64 km osatuz. Federatu gabeko parte-hartzaileek, berriz, 2 itzuli emango dituzte, 7,76 km-ko ibilbidea eginez. Irteera eta helmuga Pintore kalean kokatuko dira, udal kiroldegiaren aurrean.

Programa

Txapelketa azaroaren 6an, igandean, jokatuko da 10:30etik aurrera. Dortsalen banaketa azaroaren 5ean, larunbata, egingo da 18:00etatik 20:00etara Urnietako kiroldegian eta lasterketa egunean bertan 9:00etatik 10:00etara.

Bestalde, lehiaketa hasi aurretik, 10:00etan, informazio-hitzaldi bat egingo da, probarekin zerikusia duen guztia azaltzeko eta momentuan sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko.

Aldaketak

Ekimena garatu ahal izateko herriguneko errepideren bat itxi beharko da txapelketak irauten duen bitartean eta aparkaleku batzuk kendu egingo dira.

  • Guria aurreko aparkalekuak: Guria tabernaren aurrekaldean dauden aparkalekuak kendu egingo dira. Udaltzaingoa ostiralean hasiko da lan horretan igande goizerako dena prest egon dadin.
  • Guriako parking-a: Guria tabernaren ondoan dauden etxebizitzetako parking-ean aparkalekua dutenek kotxea atera eta sartzeko aukera izango dute. Hori bai, kotxea sartzeko Lizardi kaletik iritsi beharko dute eta irten ere alde horretatik egin beharko dute, taxi geltoki zaharretik Idiazabal kalera joanez.
  • Belandi kalea: Idiazabal kaletik Belandira sartzen diren ibilgailuek, kontuan eduki beharko dute, ezingo dutela kiroldegirantz joan, sarbide hori itxita egongo baita. Belandi kaletik billetara jarraitzeko aukera berriz, egongo da. Dena den, lasterketa bertatik igaroko denez, kontu handiz joan beharko da, partaideekin topo eginez gero beraien atzetik suabe-suabe joanez. Eremu horretan bizi diren bizilagunei arreta berezia eskatzen zaie.
  • London aurreko aparkalekuak: London akademiaren aurrekaldean dauden aparkalekuak kendu egingo dira. Udaltzaingoa ostiralean hasiko da lan horretan igande goizerako dena prest egon dadin.
  • Errekalde kalea: Errekalde kalean Gaztelo gozotegiaren ondoan parking-a edo ibilgailua dutenei arreta bereziz ibiltzea eskatzen zaie, nahiz eta errepide mozketarik ez egon lasterketa puntu horretatik igaroko baita.

Udaltzaingoa eta antolakuntzako kideak egongo dira ibilbideko puntu desberdinak kontrolatzen. Beraz, beraien jarraibideei kasu egitea eskatzen da. Era berean sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatzen da aldez aurretik.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.