Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Martxa nordikoaren hitzordu garrantzitsua ekainaren 25ean, Urnietan

.

2023·06·20


Martxa nordikoa gustuko dutenek hitzordu garrantzitsua izango dute ekainaren 25ean, Urnietan jokatuko baitira Euskal-Nafar II Kopa eta Gipuzkoako IV. Txapelketa. 

Ultreia Martxa Nordikoa Kirol Elkarteak antolatuko duen probak 11.400 metroko ibilbidea izango du eta distantzia hori betetzeko 4 buelta eman beharko dizkiote prestaturiko zirkuituari. Irteera eta helmuga San Joan plazan kokatuko dira.

Parte-hartzaileak 10:30ean irtengo dira plazatik. San Joan eta Arkabe kaletik jaitsiko dira, eta biribilgunean Etxeberri auzora sartuko dira. Bertan, 300 bat metroko zuzengunetik jarraituko dute, Ermotegitik trenbidearen azpitik igarotzen den pasabideraino doan landa-bidearekin bat eginez.

Ondoren, industrialdetik jarraituko da ibilbidea, Igerategi eta Muebles Iturberen aurretik pasatuz eta trenbidearen ondotik doan bidetik jarraituz. Erratzuko zubia zeharkatuko da gero, Aranzubi kaletik biribilguneraino iritsiz. Bertan, eskuinerantz egingo da zirkuitua San Juan plazan amaitzeko.

Izen-ematea 

Lehiaketa horietan parte hartu nahi dutenek herrikrosaren webgunean eman dezakete izena.

IZEN-EMATEA ONLINE: https://www.herrikrosa.eus/index.asp

Oharrak

Lasterketak irauten duen bitartean San Joan eta Arkabe kaleak itxita egongo dira eta ibilgailuek ezingo dute pasa parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko. Etxeberriko garajeetan autoa dutenek berriz, sartu eta ateratzeko aukera izango dute baina arreta handiz eta lasterketako antolatzaileek puntu horietan kokaturiko pertsonen jarraibideak jarraituz. Beste horrenbeste egin beharko dute ibilgailua San Joan eta Arantzubi kaleen artean dutenek ere. Trenbidearen ondoko errepidetik igaro behar dutenek ere mantso eta kontu handiz egin beharko dute.

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA